XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

So egin zidan, eta: Barkatu, Jean. Geroaz beldur nauk.

Perutar Jesuistak ehun aldiz Amazonari beheiti joan dituk, gure herriak bahitzeko: baita Brasilgo Karmeldarrak esklaborik gabe izanik, gora Ucayali ibairaino.

Haur-emazte lapurketak betiko gelditu omen dituk.

Bainan Mesaiak Iparraldera bildu dituk, Japura-Ahuati juntatik hiru egunetara.

Han herri hetsi basa batzu osatzen dizkiate, beti kasu eman, beti burrukatzeko ala oihanera alde egiteko prest daudela...

Hitzaldiak nire baitan oihartzun ahul bainan xixtakor bat sortarazten zuen.

Miranhek aspaldidanik ibaitik alde egin diate; zuhaitzetan bizi dituk; ihizirik gehiago ez daukatenean, kaskilla batzu jaten dizkiate.

Lehen, etxolei sua ematen zitzaien haurren bahitzeko.

Orain berriz, semealaben saltzea onartzen diate.

Murak ere bai, Jean! Rio Madeiraraino Amazona osoan kokatuak zirenak.

Ibai Haundiko lasterkariak zirenak... Haien garaitzeko, bost gudaldien beharra izan zuan.

Ehun batzu Xurien pekotu dituk.

Besteak lakuetaraino igan dituk. Ah!.